Otsailaren 2an Hezeguneen mundu Eguna ospatu dugu
Urtero bezala, otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna ospatu da. Hezeguneak funtsezkoak dira gure planetaren osasun onerako. Ingurumen-funtzio asko betetzen dituzte (iragazki natural gisa jokatzen dute ura garbituz eta kutsatzaileak kenduz, edateko ura izateko dauden akuiferoak elikatzen dituzte, milioika pertsona babesten dituzte uholdeetatik…) eta, gainera, biodibertsitate handia duten ekosistemak dira: ezagutzen diren espezie guztien % 12 inguru ur gezako hezeguneetan bizi dira.
Baina, duten balioa gorabehera, gizakiok eragin dugu 1900. urtetik planetako hezeguneen % 64 inguru desagertu izana. Klima-aldaketak, lurzoruaren erabileraren aldaketek (urbanizazioa, baso-soiltzea, betelanak…), uraren dinamiken aldaketek, kutsadurak… eragin dituzte galera horiek.
Getxon dago euskal kostalde osoko ur gezako hezegune bakarra, gorde beharreko ingurumen-altxorra.
Recommended Posts
Prest dugu otsaileko programazioa!
January 30, 2025
2024. urtea inoiz erregistratu den urterik beroena izan da
January 22, 2025