PAULA DE LUISA ARTISTA GETXOTARRAREN ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: PAISAIAREN LOTURAK

PAULA DE LUISA ARTISTA GETXOTARRAREN ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: PAISAIAREN LOTURAK

Hiruhileko honetan Getxoko Ingurumen Aretoak Paula de Luisa artistaren obren erakusketa eskainiko digu. Emakume getxotar honek, eguneroko lana eta lan artistikoa bateratzen ditu baita bere eskolan Agenda2030ko koordinatzailea den bitartean ere.

Paulak alde kontzeptual batetik burutzen ditu bere lanak, psikologiako pertenentzia kontzeptua iturri hartuta, eta kontzeptu hau, gizakion oinarrizko beharrizan eta “usadio – berrikuntza”, iraunkortasun eta aldaketaren barne binomio bezala ulertuta. Honela, eraikitako elementuez eta formakuntza naturalez, zarataz eta ezegonkortasunez, aldaketa eta kontrastez, memoriaz eta arrastoz inguratzen gaituen eguneroko paisaia du inspirazio iturria eta bere sorkuntza prozesuetan motore bezala indarra ematen diona da.

Bestalde, bere lan egiteko moduaren barnean elkarbizi diren bi errealitate aurki ditzake tailerreko prozesuan. Alde batetik aurreikuspena, lan egiten hasteko ideia eta aurre diseinua. Beste alde batetik, alderdi pertsonala loratzen duten, ezjakintasuna eta prozesuari zuzenki aurre egitea.

Hori guztia Ingurumen Aretoan jarritako erakusketan islatzen da, abenduaren 16ra arte ikusgai egongo diren argazki, ikus-entzunezko eta eskulturez osatua.

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-17:30 astegunetan, 10:00-14: 00 asteburu eta jaiegunetan.

Share