POSIBLE DA BESTE KONTSUMO MODU ARDURATSUAGO BAT: TRUKE-AZOKA
Azarorako antolatutako jardueren artean, hilaren 26an egingo den jarduera nabarmendu nahi dugu, truke-azoka, non aldez aurretik izena emanda parte har dezakezun.
Jarduera honen helburua kontsumo arduratsua sustatzea da, gure kontsumo moduak eragin eko-sozial handia baitu.
Besteak beste, baliabide natural asko xahutzea eragiten du, kasu askotan beharrezkoak ez diren gauzak ekoizteko, Lurraren gaitasuna gehiegi ustiatuz. Gainera, gure kontsumo-maila zuzenean lotuta dago sortzen dugun hondakin-kantitatearekin eta kutsadura-maila handiekin, eta horrek zuzenean eragiten die leku desberdinetako izaki bizidunei, eta biodibertsitatearen galera larria eragiten du, besteak beste.
Bestalde, askotan ez dugu erreparatzen zer lan-baldintzatan egin diren erabiltzen ditugun objektu edo produktu asko. Eta jakin gabe (edo jakin nahi izan gabe) erosketa horrekin haurren esplotazioan laguntzen ari gara, esate baterako.
Truke azoka partekatzeko gune bat izango da, gauzen balioa berreskuratzen, kontsumismoari buruzko gogoeta egiten, dirua erabiltzearen alternatibak sortzen eta kontsumo arduratsua sustatzen lagunduko digun ekimen bat.
Jarduera 10:30etik 13:30era izango da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Informazio gehiago: KLIK
Recommended Posts
TXIMISTA BERDEA
January 10, 2025
“ZOMORROEN BILA” JARDUERA BERRIA
January 3, 2025
Gabonetako programazio berezia
December 18, 2024