Ingurumen hezkuntza
Zonaldeko elementu esanguratsuenak ezagutaraztea, ingurumenaren ikuspegitik, bai naturalak bai hiri ekosistemarenak.
Zonaldeko elementu esanguratsuenak ezagutaraztea, ingurumenaren ikuspegitik, bai naturalak bai hiri ekosistemarenak.
Giza aktibitateak ingurumenean dituen eraginak agerian jartzea.
Ingurumenaren babes eta berreskurapenera zuzendutako jarrerak garatzea.
Gure inguru hurbilean garapen iraunkorra sustatzea, informazio, formakuntza eta parte hartzearen bitartez.
Hezkuntza programa maila guztietara moldatua dago, Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergo eta Formakuntza Zikloetara. Proposatutako programak euskaraz eta gazteleraz garatu daitezke, astelehenetik ostiralera.
Horretaz gain, Ingurumen Aretoak elkarte desberdinetara zabaltzen du eskaintza: kultur elkarteak, astialdiko taldeak, helduen taldeak, udalekuak etab.
Martxan ditugun azken jardueren adibide bat:
Getxoko Ingurumen Aretoko proposamen didaktikoak Eskolako Agenda 21-ean landutako gaietan sakontzea ahalbidetzen du, hala nola: Hondakinak, Kontsumo Arduratsua, Ura, Biodibertsitatea etab.
Eskaintzen diren programa guztiak doakoak dira, hala ere garraio eta janari kostuak ikastetxeak hartu behar ditu bere gain.
Informazio gehiago nahi izanez gero, edota bisita eguneko erreserba egiteko, Ingurumen Aretoarekin kontaktuan jar zaitezkete telefonoz edo emailez.
Eskolako Agenda 21 garapen iraunkorrarekin erlazionatutako hezkuntza estrategi baliagarria da eta udalerriko ekintza planetan ikasleen parte hartzerako ildo garrantzitsu batean bilakatzen ari da.
Ingurumen Aretoak programa honetan parte hartze aktiboa dauka. Udalerriko diagnostiko fasean sentsibilizaziorako eta informazioaren lorpenerako erreminta garrantzitsua da, zeinetan udalerriko 12 ikastetxek hartzen duten parte.
Kurtso guztietan Eskolako Agenda 21-ekin erlazionatutako gaiak lantzeko material berriak sortzen dira, hortaz, Ingurumen Aretora egiten den bisita baliabide bikaina izan daiteke proiektuan parte hartzen duten ikastetxeentzat.