Tailerrak Getxoko eguneko eta gaueko tximeletak ezagutzeko

Tailerrak Getxoko eguneko eta gaueko tximeletak ezagutzeko

Udaleko Ingurumen Zerbitzuak eguneko eta gaueko tximeletei buruzko bi tailer antolatu ditu, larunbatean, irailak 14. Tailer hauek “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” jardunaldi tekniko-dibulgatzaileetako parte dira eta Fernando Jubete entomologo eta naturalista adituak emango ditu, BOLUE Ingurumen Ikerketak elkarteko Xabi Buenetxearekin batera.

Bi tailerrak landa eremuan emango dira oso-osorik. Eguneko tximeletak ikasteko eta ezagutzeko irteera 11:00etatik 14:00etara izango da, oraindik erabakitzeke dagoen Getxoko leku batean, eta gaueko tailerra Ingurumen Aretoren inguruan egingo da, gaua erortzean. Argi-tranpa batzuk jarriko dira tximeletak erakartzeko.

Bi tailerretan, atzemandako aleak sailkatu eta identifikatuko dira, eta haien biologiari, taxonomiari eta bitxikeriei buruzko xehetasunak azalduko dira. Irteeran, Getxoko biodibertsitatearen inguruan sortzen diren beste alderdi batzuk ere landuko dira.

Tailerretara joateko aldez aurretik izena eman behar da, boluenatura@gmail.com helbidera idatziz, zein tailerretara joan nahi den adieraziz (bietan izena emateko aukera dago).

Eta pilak oso kargatuta eta publiko guztiarentzako jardueraz betetako programarekin itzuli gara. Beti bezala, jarduera guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da kasu guztietan. Gainera, 29an jarduera berri bat estreinatuko dugu. Ez galdu!

Share